Euskaltasunean lagun… Laura Garcia

hirinet 2013ko api. 3a, 09:38

euskaltasunean-lagun-laura-Alaia eta dinamikoa da Laura Garcia, horrela deskribatzen du bere burua Gasteizen orain dela 31 jaio zen mintzalaguna. Administraria da teknologia berrien enpresa batean eta kirola egitea edo euskal dantzak praktikatzea du gustoko. Aurten bere bigarren urtea du Gasteizko Mintzalagunean.


Noiz eta nola ikasi zenuen euskara?

Txikitan, eskolan, orain dela urte asko, baina maila hobetzeko asmoarekin euskaltegira ere joan nintzen.


Noiz hasi zinen Mintzalagunean eta zergatik?

Orain dela bi urte hasi nintzen, ideia ona iruditu zitzaidan euskara maila mantentzeko eta sustatzeko. Gainera, jendea ezagutzen duzu eta giroa oso ona da, horregatik, nire ustez, aukera hau ezinhobea da.


Eta taldean elkartzen zaretenean, zer?

Asteartero Aldapa tabernan elkartzen gara eta edozein gaiari buruz hitz egiten dugu pote batzuk hartzen ditugun bitartean. Batzuetan ere, Parral tabernara joaten gara gure gustoko ekintzaren bat egoten denean, normalean.


Zer esango zenuke zure Mintzalagun kideen inguruan?

Oso jatorrak direla. Ni oso gustora nago beraiekin eta nire ustez ondo moldatzen gara gure artean eta giro ona dago.


Gasteiz gero eta euskaldunagoa dela esango zenuke? Non entzuten da gehiago euskara?

Baietz esango nuke. Batez ere, gazteen artean kalean, gero eta gehiago entzuten da.


Oporrak non eta zertarako?

Munduko edozein lekutan, deskonektatzeko noski!!


Liburu bat?

Orain dela gutxi Joseba Lozanoren Argiaren erreinua irakurtzen hasi naiz.


Film bat?

Bat bakarrik? Zaila da aukeratzea. Beno, bada, Intocable esango nuke. Ez da ikusi dudan azkena, baina ona iruditu zitzaidan.


Zein ekintza kulturalean parte hartu duzu azkenaldian?

Euskaldunen emigrazioari buruzko hitzaldi batean, euskaraz. Eta folk musika kontzertu batean. Biak Parral tabernan.


Gasteizko txoko bat, zergatik?

Asko daude; baina niretzat alde zaharra, judimendi auzoa eta eraztun berdea. Lehenengo biak nire bizitzaren parte handi bat direlako eta azkena oso polita eta ikusgarria delako.


Euskaraz bizi daiteke Gasteizen?

Nik uste dut baietz. Baina oraindik asko geratzen da egoera normalizatzeko eta hau denon esku dago.

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago