Sukaldaritza familiarentzat

Euskararen Agenda 2013ko api. 2a, 16:32

 

sukaldaritza familian argazkia

Familian sukaldatzen ikasi nahi?? Orain duzu aukera Arana eta Judimendi gizarte etxeetan. Ekintza honetan 3-5 urte bitarteko haurrek har dezakete parte, heldu batek lagunduta. Oraingo honetan saltxitxa, hostopil arraina eta postreak egiteko aukera izango dugu.

 

  • Saltxitxa karamelu eran eta hartz fruitua
Noiz? APIRILAren 12an, ostiralean, 18.00etan
Non? JUDIMENDI gizarte etxean
  • Hostopil arraina + txokoloate eta fruitu brotxetak
Noiz? APIRILAren 20an, larunbatean, 11.30ean
Non? ARANA gizarte etxean
Informazio gehiago eta izena-ematea: www.vitoria-gasteiz.org

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago