Udalekuak 2013 programa 2.040 toki eskainiko ditu Araban eta 7 eta 13 urte bitarteko umeei dago zuzenduta. Barnetegia 2013 programa, aldiz, 10 eta 14 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta honen bidez, irailaren lehenengo astean euskaran murgiltzeko aukera izango dute gazteek. Zehazki, B eta D ereduan 120 leku egongo dira Barrian. A ereduan, berriz, 30 leku Espejon gauzatuko den barnetegian. Goizean klase teorikoak egongo dira eta arratsaldean aisialdia izango da nagusi. Barnetegiaren prezioa 168 eurokoa izango da.
Azkenik, 14 eta 17 urte bitarteko gazteek Gazte Bidaiak programan parte hartzeko aukera izango dute. 19 dira aukeran dituzten bidaiak, besteak beste, Jerte harana, Pirineoak, A Coruña, Sanabria, Asturias, Belgika eta Frantzia.
Arabako Foru Aldundiak urtero antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea apirilaren 2tik 12ra bitartean egongo da zabalik. Guztira, 2.760 leku eskainiko dizkie Aldundiak 7 eta 17 urte bitarteko gazteei, Udalekuak, Barnetegia eta Gazte Bidaiak programetan. Izen-ematea