Artium-ek ekimen berezia antolatu du Aste Santurako

hirinet 2013ko mar. 27a, 13:03

artium-aste-santuanArtium museoak Aste Santurako ekimen berezia antolatu du eta martxoaren 28tik apirilaren 1era arte zure ibilbidea bilduman barrena egiteko eta Artium pasaportea lortzeko aukera eskainiko du. Honako hau da zentro-museoaren proposamena:

Sormenezko esperientzia bat bizi nahi duzu?, garatzen ari garen proiektuan parte hartu eta zure ikuspuntua eman nahi duzu? Ausartzen zara lur azpiko museoan sartu eta haren artelanen artean ibilbideak marrazten?


Orduan... har ezazu gogoan! Ibilbideen proposamenak jasoko dituen koaderno bat osatu nahi du Artium museoak! Eta zurea behar dute!


ARTIUM Bildumak 3 000 artelan baino gehiago biltzen ditu une honetan, eta horietatik 86 dauzkazu Ispilu irudia erakusketan zure gozamenerako. Ekintza hau abiarazteko eta adibide gisa, 6 gai proposatu nahi dizkizute beste hainbeste ibilbide garatzeko. Ibilbide bakoitzak haien aurrean geratzeko aukeratuko dituzun artelanak bilduko ditu, zuk emandako hurrenkeran eta zuri egoki deritzun arrazoiagatik. Adibide gisa eta hasierako sei gai hauetako bakoitzerako erakusketako artelan bat aukeratu dute. Ez ahaztu zeure gaia proposa dezakezula eta hura izan daitekeela zure ibilbidearen abiapuntua.


Parte hartuko duzuen guztioi ARTIUM pasaporte bat emango zaizue, atzealdean Ruth Gómez artistaren lana duen elementu guztiz fina, txikienen gozamenerako bilduma daitekeen album bat dena, eta helduentzat berriz egutegi txit erabilgarria. Eta ez ahaztu, txikienek eman ahala guztian gozatzeko prestatuta dagoela.


Informazio gehiago: www.artium.org

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago