'Bizitzaren zientziak', komikia oinarritzat duen sareko baliabidea

hirinet 2013ko mar. 27a, 10:18

bizitzaren-zientziak-saure‘Bizitzaren zientziak’ Saure argitaletxeak aurkeztu duen izaera didaktikodun sareko baliabidea da. Irakurketa sortzaile eta ludikoaren bitartez,  nekazal ingurua zein inguru soziala eta kulturala eta natura-zientzien ezagutza bultzatzea du helburu.

Komikia ekimenaren euskarri nagusia dugu eta honek eskaintzen dituen orrialdeekin gazteek bizi diren mundua hobeto ulertzeko beharrezkoak diren ezagutzak, abileziak eta jarrerak bereganatuko dituzte. Horrez gain, guztion ongizatea, ondare naturala eta zerbitzu publikoen identifikazioa, estimazioa eta arduraren gaineko hausnarketa egiteko aukera aurkituko dute proposamen honetan.


Sakatu hemen: ‘Bizitzaren zientziak’ baliabidea

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago