"Paradisuaz" Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza %20 deskontuarekin

Euskararen Agenda 2013ko mar. 19a, 01:00

paradisuaz-atxaga-muguruza-gasteiz Atxagaren kontakizunak hitzetatik beretatik harago doaz, Jabier Muguruzaren musikari esker, musikak narrazioaren sakontasuna areagotzen baitu.

Noiz? MARTXOAren 21ean, ostegunean, 20.30ean

Non? PRINCIPAL antzokia

Sarrera: 18 euro. %20ko deskontuarekin lortzeko idatzi mezu bat: zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, telefonoa eta emaila zehaztuz.

 

Kontakizunean hainbat tonu eta forma aurkituko ditugu: ipuinak, olerkiak, kontakizun komikoak eta gogoetak dakartzan narrazioa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago