Siroka taldearen '3.SZN' lan berria

hirinet 2013ko mar. 14a, 17:10

siroka-taldea

Siroka 2009ko udan sortu zen taldea da. Ezagunak ziren lagun batzuk abesti bi sortzeko intentzioarekin batu ziren eta egindakoak sortarazitako haize boladek Siroka taldearen jaiotza ekarri zuen. Sirokan rock-a da oinarria. Hitz gutxitan, ahots melodikoa, erritmo dantzagarriak eta sinpletasuna. Bidegabekerien salaketak eta inposatutako sistemaren aldaketarako grinak gidatzen dute taldekideen ideologia.

 

Oraingoan ‘3.SZN’ diskoa aurkezten digu laukoteak. Eszena berri bat, soinu berriak, irudi berriak, herrialde berriak, lagun berriak. Eraberritua agertzen zaigu Siroka taldea hirugarren disko honetan, sonoritate, idei eta kontzeptu berriez entzulea zipriztindu nahian. Garate estudioetan Kaki Arkarazoren gidaritzapean grabatu da 2013ko urtarrilean zehar. Sei kantuz osatutako diskoa daukagu eskuartean, soinu aldetik helduena eta zorrotzena Sirokaren ibilbidean eta musikalki estilo definituagoarekin.

Sei abesti hauetaz gain, Bonus track bi oparitzen dizkigute. Alde batetik, 2012an Tximeletak dokumentalerako konposatutakoa eta bestetik, Londresen burutu zen Basque Solidarity Sound System festibalerako espresuki konposatutakoa.

Gainera, sirokatarrek garrantzia handia diote diseinuari eta diskoa digipack formatuan argitaratu dute eta erosten duenak bere barnean dakarren Alain Urrutiaren margo bat daukan posterra eskuratuko du.


Info+: www.sirokataldea.com

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide