"Faustinarekin Munduratuz", Eneko Etxebarrieta

Euskararen Agenda 2013ko mai. 21a, 02:00

eneko-etxebarrietaEneko eta bere bizikleta Faustinak, (Txirrinaren bitartez hitz egiten duena) umeei telebista uzteko gonbitea luzatzen die beraiekin “Munduratuz”, eta bizikletan bidaiatuz Lurra ezagutzeko.

Noiz? MAIATZAren 23an, ostegunean, 18.00etan

Non? PILARREKO gizarte etxean

 

Elkarrekin zakutoak ezinbestekoarekin prestatuko dituzte, Tibetera igoko dira bertoko familia bat eta bere Yak-ak ezagutzeko. Akanpatu eta lo egingo dute Txinatar Harresiaren ondoan, Australiar basamortua zeharkatuko dute, aborigenekin hitz egingo dute, txoko askotako umeak ezagutuko eta milaka abentura eta esperientzia bizi ondoren etxera itzuliko dira ideia eta ikasketa berriekin.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago