Horrez gain, enpleguaren eta eskubide sozialen aldeko borrokan, ekimen berri honek udaleko 2013ko aurrekontuen aurreproiektua salatzeko osoko alegazio bat aurkeztu du. Ekimenaren partaideen esanetan, “hirian eta udalean bertan langabeziak eragindako egoeraren larritasuna konpontzen ez duten aurrekontu batzuen aurrean gaude, etengabeko enplegu suntsiketa gelditzen ez dutenak. Atea irekitzen diete dekretuei, pribatizazioei eredu sozialaren suntsiketari eta prekarietateari. Hiritarren eta horien benetako beharretatik urrun gelditzen diren aurrekontuak dira”. Horregatik, “gardentasun ezaren aurrean, parte hartze ezaren aurrean, enplegu suntsiketaren aurrean eta murrizketa laboral eta sozialen onartzearen aurrean”, ekimenak alegazioa aurkeztu dio aurrekontu-proiektuaren osotasunari.
Ekimenak hurrengo atxikimenduak ditu:
ENPRESAK: 60 Langileen Batzordeak, 100 Atal Sindikalak.
SINDIKATUAK: CCOO, LAB, UGT, STEE-EILAS, HIRU, ESK, USO, CNT, CGT, SATSE, SAE, SIPLA
ERAGILE SOZIALAK: Askapena, Elkartzen, Zazpigarren alaba auzo elkartea, Judimendikoak, Betiko Gasteiz, Errota Zaharra, Gasteiz Txiki, Barrenkale, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Ikasleen sindikatua, Gazte Blokea, Pentsionistak Lanean Araba, Pensionistas ccoo, Pensionistas LAB, Amaru elkartea. Martxoak 3 elkartea, Osakidetza guztiona, Sortu, Ezker Batua, Ezker Anitza, PCE-EPK, Langabetuak...