Arabako Foru Aldundiak, esaterako, guztira 2.865.000 euro bideratuko ditu. Alaves publizitate bidez babesteko, 1.300.000 euro, Baskoniak, berriz, 1.475.000 euro jasoko ditu. Saskibaloi Errege Kopak 90.000 euro jasoko ditu Aldunditik.
Eta hau ez da dena, izan ere Foru Aldundiak 200.000 euro ordaintzen dizkio urtero Alavesi Izarrako kirol instalazioak erabiltzeko eta kredituetarako abal moduan. FAVAk gogoratu duenez Izarrako kirol instalazioak ez dira erabiltzen eta hondatuta daude.
Bestetik, Arabako Bizilagunen Elkarteetako Federazioak (FAVA) ezagutzera emandako datuen arabera Javier Marotok zuzentzen duen Udalak guztira 722.462 euro bideratuko ditu 2013an. Esaterako, Alaves publizitate bidez babesteko, 157.300 euro, Saski Baskonia publizitate bidez babesteko, 255.612 euro, Alaves Fundazioari diru-laguntza 111.100 euro, Baskonia Fundazioari diru-laguntza 113.750 euro eta Saskibaloi Errege Kopara 84.700 euro.
Iturria: gasteizen.com