Next music station 6. Sudan

hirinet 2013ko mar. 13a, 01:00

next-music-station-sudanDuela urte pare bat, Al-Jazeera telebista-kate arabiar ezagunak Fermín Muguruzari Next Music Station dokumental-sorta egitea proposatu zion. Bada, musikari ezagunak bidaia interesgarri bati ekin zion, bederatzi herrialde arabiarretako musikaren nondik norakoak ikertu eta kameraz jasotzeko.

 

Zehazki, Egipto, Maroko, Libano, Tunisia, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan bisitatu zituen, eta hamaika atal zirraragarritan bildu zuen aurkitu zuen guztiaren inguruko deskripzio interesgarria.


Muguruzak Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen Next Music Station: Lebanon kapitulua, Libanoko musika-kulturari buruzkoa, eta, oraingoan, Sudaneko soinu-sorta aberatsaren inguruko atala ikusi ahalko dugu Gasteizen, dohainik eta euskarazko azpitituluekin; beraz, aukera aparta da herrialde afrikarreko tribu nomaden folklorea, kantu tradizionala, sufi musika eta beste hainbat modalitate hobeto ezagutzeko.


Noiz? Martxoaren 15ean, 19:00etan

Non? Montehermoso Kulturunean

Sarrera doan (aretoko toki guztiak bete arte).

Jatorrizko bertsioan euskararako azpitituluekin.

Zuzendaria: Fermin Muguruza.

Iraupena: 52 min.



Regi Larrucea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago