Osakidetza guztiona. Erabiltzaileei eskutitza

hirinet 2013ko mar. 11a, 16:45

osakidetza-guztionaOsakidetzak une hobeak bizi izan ditu, baina bizitzea egokitu zaigun honako hau, guztioi, baita zerorri ere, eskutitz hau irakurtzen zaudenari, kalte egiten diguten murrizketen unea da. Eta honek okerrera egingo du. 

 

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udaletxeek gizartearen ongizatean eragina duten aurrekontuen murrizketak ari dira aurrera eramaten, hiritarren eskubideak mugatuz.

Gure ospitale zein osasun zentroetan murrizketak jasaten ari gara arlo desberdinetan (garbitegia, garbitasuna, sukaldea etab.); enpresa pribatuetara kontratuak desbideratzen dituzte, ospitale eta osasun zerbitzu desberdinak kudeatzen zein eraikitzen aberastu daitezen. Kudeaketa pribatuak bere onura lehenesten du, erabiltzaileon beharren aurrean.


Krisiaren aitzakiarekin eta Gobernu Zentralak bultzatuta, gure Osasungintzaren izatea aldatzen ari den murrizketa zein pribatizazio lasterketa hau eraso bortitz batean bilakatu da:


- Jadanik ez da Unibertsala: 2012ko Apirilaren azken Dekretuarekin, pertsona asko, bereziki legez kanpoko etorkinak, kanpo gelditzen dira, Urgentzietako zerbitzura mugatuz jaso dezaketen arreta. Onartezina da pertsonen osasuna “legezkoak” edo “legez kanpokoak” direnaren optikatik begiratzea. Pertsonak dira, guztiok bezala eta denek osasun eta bizi kalitate eskubide berdinak dituzte. 

- Adostutako zentroetako biztanleria areagotu egin da, garestiagoa den arreta jasoz. 

- Kalitatearen murrizketa: Aurrekontuak murriztean, langile kopurua murrizten da, profesionalak lanez gainkargatuz eta aldi berean soldatak murriztuz. Osasun zerbitzuak okertzearen kontura, guztiona den dirua erabili nahi dute pribatizazioetara desbideratuz. 

- Engainatu nahi gaituzte, langilegoan murriztuko den arren, kalitatea kaltetzen ez dela esanez. Gezurra da. Langile gutxiago, lanordu gehiagorekin, zerbitzu okerragoa, arreta okerragoa, zainketa okerragoak, osasun zein ongizate okerragoa… Hau guztia aurreztearren egiten dutela diote, pribatizazioak kudeatzen dituzten enpresei dirua emateko edo banku asegabeei emateko, zeintzuek beren zorren ordainketa erreklamatzen dute egunero, geroz eta jende kopuru gehiago kale gorrian eta hondamenean utzi arren. 

Bankuen diru-goseak eta botere publikoek haiengan eragindako kontrol ezak sortutako krisi honekin, gure ongizate egoera eta gure lan eskubide, giza eskubide zein eskubide politikoak desagerrarazi nahi dituzte. 

Botere publikoengan kontrola eragiten dutenek ez diete uko egiten langilego osoari inposatutako esklabutzaren kontura gozatzen dituzten errenta oparoei, auto ofizialei zein bestelako luxuei.



Ez dugu onartzen aberatsenak direnak aberasteko osasuna galtzea, lapur, iruzurle, prebarikatzaile eta bestelako jendaila diren horiek aberastu daitezen. Ez dugu onartzen ez guk, osasun langileok ezta zuek ere osasun eta arreta eskubidea duzuen biztanleok. Osasuna guztion eskubidea da. Zainketa eta arreta profesional egokia erakunde publikoen ardura da, azken finean, gure diruarekin kudeatzen baitira.


Osakidetzako langile eta langabetuak gara eta hiritar moduan ditugun eskubideak mantentzeko borrokatuko dugu, kalitatezko osasuna mantentzeko. Guzti honengatik, osasun publikoa ordaintzen duten hiritarrak zaretelako eta honen erabiltzaile zaretelako, mobilizatzeko deialdia luzatzen dizuegu. Kalitatezkoa eta publikoa den osasungintzaren aurkako bidegabekeria hau gelditzeko.


Gizarte osoari, giza erakundeei, bizilagun elkarteei, sindikatuei, partiduei… Guztioi luzatzen dizuegu deialdia.


Martxoaren 12an Aurrekontuen onarpena dela eta, goizeko 9.30ean Santiago Ospitaleko atetik abiatuta gizakatean joango gara hiru herrialdetako langileak Floridako kioskora, bertatik Lehendakaritzara joateko.


Adi hurrengo mobilizazioei!


OSAKIDETZA GUZTIONA
OSAKIDETZA-KO LANGILE ASANBLADA
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago