Irakurle Kluba 'Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu', Sergi Pamies

Euskararen Agenda 2013ko api. 7a, 02:00

Limoi_batLimoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, izenburutik hasita, ohiz kanpoko liburua da. Pamiesek egunerokotasuna preso baten pazientziaz xehatu eta gure ekintza bakoitza puska bakan eta, aldi berean, ezaguterraza bihurtu du.

Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, Sergi Pamies.

Txalaparta 2011

Noiz? MARTXOAren 21ean, ostegunean, 20.00etan

Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean

 

...

 

Arruntak diren egoeretatik abiatuz, errealitateak daukan ukitu surrealista baztertu gabe, irakurlearentzat ohikoa, erosoa baina izugarria den mundua sortu du. Estilo preziosista ezin zehatzagoaz, katalanak soberan gramo bat bera ere ez duten hogei ipuin idatzi ditu, gu guztiongan imintzio ezagutezin bat marrazteko. - Txalaparta.com-

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago