Martxoaren 8an ospatzen den emakumeen nazioarteko egunean Gasteizko emakume ezberdinekin solas egin du Hirinet-ek. Bilgune Feministako Maider eta Haizea, Idoia, Lorea, Txote eta Bego dira bideo-erreportaje honen protagonistak. Eurekin feminismoaz, emakumeen eskubideez eta berdintasun politiken inguruan hitz egin dugu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.