LABURBIRA film laburren zirkuitua Gasteizen

hirinet 2013ko mar. 5a, 12:28

laburbira-gasteizTopagunea Euskara Elkarteen Federazioak LABURBIRAren hamargarren edizioa jarri du martxan, herriz herriko euskara elkarteekin elkarlanean, eta  Eusko Jaurlaritzaren kultura saileko zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin.


LABURBIRA euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da. Martxoaren 4tik martxoaren 29ra arte Euskal Herriko 20 herritan izango da. Araban, Biasteri, Arespalditza, Aramaio eta Laudion emango dira emanaldiak.  Gasteizen, esaterako, martxoaren 13an izango da, GEU elkartearen eskutik.

Saio bakoitzean, zortzi ikus-entzunezko labur eskainiko dira, 2011n eta 2012an sortutakoak. Ordu eta laurden inguruko emanaldietan, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango ditugu.

Film laburren zuzendariei dagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egiten du Laburbirak. Ondorengoak dira proiektatuko diren film laburrak:

  • · Beerbug (Ander Mendia)
  • · Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez)
  • · Desentxufatuak (Bernues anaiak)
  • · Deus et machina (Koldo Almandoz)
  • · Elkartea (Kote Camacho)
  • · Hamaiketakoa (Telmo Esnal)
  • · Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta)
  • · Tortila (Iñigo Lopez)

Informazio gehiago: www.topagunea.org/laburbira

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago