Gasteizko Gazte Mugimenduak Martxoak 3ko elizan jarraituko du aste osoan

hirinet 2013ko mar. 4a, 13:34
MARTXOAK 3 GASTEIZKO GAZTE MUGIMENDUAMartxoak 3ko elizan gaua pasa ostean, gazteek apaizaren bisita jaso dute. Apaizak bere oniritzia eman die eta momentuz bertan aste osoa pasatzeko asmoa dute.

Gutxinaka jende gehio hurbiltzen ari zaie norbanako eta kolektibo ezberdinen atxikimenduak adierazteko, baita prentsa eta komunikabide ezberdinak ere.

Atzo, martxoak 3, Gasteizko zenbait gaztek 76ean gertakariak burutu ziren elizara sartzea erabaki zuten, eredu asanblearioa  hizpide izanik garaietan agerikoak izan ziren elkartasunezko eta elkarlanezko baloreak berpizteko.

Gauzak horrela martxoaren 3an urtero ospatzen den manifestaldi jendetsuaren ostean gazte uholdea abiatu zen Zaramaga auzoko San Francisco de Asis elizara, bertan asanblada jendetsu bat egin eta apaizarekin hainbat tirabira eduki ostean gazteek bertan geratzeko hautua egin zuten.


Oraingoan Gasteizko herri sektore ezberdinei elkarlanerako gune aske bat eskaintzea izan dute helburu, euren esanetan, “herri sektorearen batasunarekin soilik etorriko baitira benetako iraultza emateko aukerak”.


Atzo arratsaldeko 8etan, 400 bat  pertsona batu zituen asanblada burutu zuten, bertan ekimenaren aurkezpena egin eta hemendik aurrerako planteamenduak argitu zituzten.


Herri elkartasuna jasotzeko denbora ere izan dutela adierazi dute gazteek, esaterako mantak, koltxoiak eta janaria eraman dizkiete. Gainera Gasteizen borrokan dagoen Laminaciones Arregi enpresako langileek  gosaria prestatu diete.

 

Gaur, 17.00etan herri mugimenduaren espresio ezsberdinekin egingo dute asanblada. 20.00etan, eta egunero, asanblada orokorra egingo dute.


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide