Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala Agurainen

hirinet 2013ko mar. 4a, 12:06

EUSKAL-HERRIKO-MUS-TXAPELKEBesteak beste, artisauen azoka eta bazkari herrikoia izango dira martxoaren 9rako prestatu den egitarau zabalaren baitan

Egun osoan zehar luzatuko den egitaraua izango da Agurainen lekutuko den Euskal Herriko Mus Txapelketaren Finalerako.Martxoaren 9an izango den txapelketa amaieran eskualde ezberdinetatik etorritako  130 bikote inguruk hartuko dute parte.


Jaiari hasiera emango dio bikoteentzako antolatu den harrerak 9:00etan.  Ordubete geroago, artisau azoka zabalduko da Santa Maria enparantzan. Ordu berean, finalaren lehenengo fasea jokatzen hasiko da Ikas2ko kiroldegi estalian. Bestalde, goizean zehar umeentzako tailerrak eta musikariak izango dira jaia girotzen: albokariak, dultzaineroak eta Iparraldetik etorriko den txaranga bat.


12:00etan Ikas2n ere jokatuko den bigarren fasearen aurretik, mus jokalarientzat dohainik izango den pintxo potea izango da ordu erdi lehenago. Eguerdiko ordubatetan, aldiz,  kantuak hartuko du Agurain “Agurain Kantuz” birarekin herritik zehar. Bazkariaren txanda izango da 14:00etan (tiketak Herrikon eta egunean bertan Ikas2n jarriko den barran izango egongo dira salgai). Bazkalostean kantuari ekingo zaio berriz.


16:30etan jokoari ekingo diote berriz  sailkatutako 16 bikoteek Potroleku elkartean arratsaldeko fasean. Belarriak gozatzeko Bertso Tavern ikuskizuna berriz izango da Agurainen, oraingoan Herrikon, arratsaldeko zazpietan. Ondoren, mus finala lehiatuko da, Potrolekun ere, 20:00etan.  Azken txanpa hau zuzenean jarraitzeko pantaila erraldoi bat prestatu da, plazatik ikusteko. Azken hau amaituta, sari banaketa Santa Maria enparantzan. Jaiari amaiera emateko, Dj Elvis Caino izango da Herrikon.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago