ALEA Arabako aldizkaria aurkeztu zen larunbatean ehunka lagunen berotasunean

hirinet 2014ko abe. 1a, 01:00

Giro ezin hobean munduratu zen ALEA larunbatean. Ehunka lagun hurbildu ziren Oihaneder Euskararen Etxera ALEAri merezi duen ongietorria ematera.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jaia txikienei zuzendutako haur-ginkana dibertigarriarekin hasi zen. Ostean Oihan Vegak “Euskararen espektakulue” bakarrizketa eskaini zuen, publiko gazteenaren gozamenerako.

Irati Andaren eta Ander Solozabalen bertsoek hasiera eman zioten aurkezpen ekitaldiari. Eskerrak emateko ekitaldia izan zen, ALEA koloretsu, aberats eta anitza lortze aldera lan egiten ibilitako hamaika lagunei eskerrak emateko ekitaldia.

 

 

 

 

 

 

ALEAren logoa, eskuorriaren diseinua eta bestelako lanak egin dituen Iker Etxaniz, Itsasegiak sorpresaz eta eskerturik  jaso zuen  Arabako zortzi kuadrilletako produktuez osatutako saskia, egindako lana eskertzeko oparia.  ALEA argazki lehiaketaren irabazleek, Ibon Rocandiok eta Mikel Zelaietak, gustura jaso zuten argazki onenenaren saria,  ALEArako urtebeteko harpidetza, hain zuzen ere. Hamaika pertsonen laguntzarekin egindako promozio bideoa ere proiektatu zen, hirugarrena, laugarren bat falta da oraindik.

 

 

 

 

 

Iban Arantzabal Goienako Zuzendari Nagusiak hitza hartzean “Lehen ALEA jasotzea ume txiki bat hartzea bezalakoa” izan zela azaldu zuen “ume horri desiorik onenak”.  Berria taldeko Iban Arregik gehitu zuenez  “ALEA Geu Gasteizek utzitako hutsunea betetzera dator”. GEU elkarteko lehendakaria Iñaki Martinez de Lunak aurkeztu zuen 0 ALEA. “Esperantza berri bat datorkigu Araban”, azpimarratu zuen eta ALEAren akronimo ederra plazaratu “Arabako Lurraldeak Euskaraz Aurrera”.

 

Indarra Dantza taldeko dantzariek Eskuernagako makil-dantza berezia egin zuten ALEArako espresuki moldatua eta Jon Basaguren eta Libek jaiari amaiera borobila eman zioten, besteak beste ALEA kanta zuzenean eskainiz.

 

Aurkezpen zenbakian ALEAk bere 32 orrialde koloretsuetan astero eskainiko dituen edukiak azaltzen dira. Aldizkariaren oinarrizko informazioa (harpidetza, parte hartzeko aukerak…) eta ALEAren eragile nagusien eta beste hainbat arabarren hitzak ere irakurgai daude.

 

 

 

ALEA euskararen egunaren bueltan zabalduko da “euskarak 365 egun” kanpainaren testuinguruan. Erronka: 65.000 aurkezpen ale banatzea. Horretarako Arabako eragile desberdinekin elkarlana abian da eta kuadrilla guztietan banatuko da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALEAren Aurkezpen jaiaren bideoa

 

{youtube}tcPD9oe0nok{/youtube}

 

ALEAren Aurkezpen jaia, iruditan

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide