Korrika berezia Zabalganan

hirinet 2013ko ots. 24a, 01:00

korrika-zabalgana

Zabalganako hainbat auzokidek Korrikaren aldeko batzordea eratu dute Korrika ofizialean kilometro bat erosteko asmoz. Ekimen berezia antolatu dute datorren martxoaren 9an. Hasiera Labastida  Enparantzan izango da 11.30etan eta ordu betez, auzoko kale ezberdinak zeharkatuko dituzte euskararen aldeko aldarria eginez. Auzoko eragile desberdinek parte hartuko dute, ibilbidearen puntu desberdinetan birara gehituko direlarik.


Amaiera, Zabalganako eskolan izango da eta festa erraldoia egingo dute. Bertan boletoak salduko dira Korrikaren kilometro bat erosteko, eta zozketaren saria lekukoa eramatea izango da.  Giro ezin hobea izango da; dantzak, txalaparta, txistorra, sagardoa, umeentzako jolasak…

Egitaraua:

Hasiera: 11:30tan LABASTIDA PLAZAN

11:30 ZABALGAIN KULTUR ELKARTEA

1:36 AEMAR

11:42 ZABALORTU

11:48 HAIZEA MARITURRI GURASO ELKARTEA

11:54 ARMENTIA IKASTOLA

12:00 ZABALGANABIDE KIROL TALDEA

12:12 ZABALGANABATUZ AUZO ELKARTEA

12:18 AMEZTI-TXIKI GURASO ELKARTEA

12:24 ASPACE

AMAIERA 12:30 ZABALGANA ESKOLAN FESTA ERRALDOI BATEKIN

 

korrika-zabalgana-ibilbidea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago