Manex Agirre garaile Arabako Bertso Txapelketako bigarren finalerdian

hirinet 2013ko ots. 25a, 12:34

arabako-bertso-txapelketa-2Aurreko larunbatean Aramaioko kultur etxean Arabako Bertsolari Txapelketako 2. finalerdia ospatu zen eta bertan Manex Agirre izan zen garaile. Aramaioarrak 354 punturekin lortu zuen garaipena eta segidan, Ander Solozabal (291,5), Andere Arriolabengoa (289), Paula Amilburu (286,5), Unai Mendibil (281,5) eta Zigor Enbeita (280,5) izan zituen.

Hurrengo finalerdia hurrengo larunbatean, martxoak 2, jokatuko da, Dulantziko kultur etxean. Arabako Bertso txapelketako finala, aldiz, martxoaren 16an izango da Gasteizen.

Arabako Bertsozale elkarteak egindako kronika hemen

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago