Euskal Zinemaren Astea Gasteizen

hirinet 2013ko ots. 25a, 11:27

euskal zinemaren astea gasteizenUrtero bezala, Euskal Zinemaren Asteak Euskal Herrian egin diren ekoizpen onenen aukeraketa bat dakarkigu. 30.edizioa ospatuko da aurten eta otsailaren 25etik martxoaren 2ra bitartean, 2012an Euskal Herrian egin, zuzendu edo ekoiztu diren film luze, film labur eta dokumentalak ikusteko aukera izango dugu Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eskutik. Guztien artean nabarmentzekoa dira Pablo Berger bilbotarraren 'Blancanieves' filma, azken Goya sarietako irabazle nagusia eta Paul Urkijo gasteiztarraren 'Monsters do not exist’ film laburra.


EGITARAUA


Non? Vital Kutxa Fundazioaren Gelan (Dendaraba merkataritza-gunean)

Noiz? Egunero, 20.00etan

 

 


  Otsailak 25

  - ‘Agua’, Mikel Rueda (film laburra)

  - ‘Baztan’, Iñaki Elizalde (film luzea)


  Otsailak 26

  - ‘Beerbug’, Ander Mendia (film laburra)

  - ‘ Camera obscura’, Maru Solores (film luzea)

  - ‘To say goodbye’, Matt Richards (dokumentala)


  Otsailak 27

  - ‘Casa vacia’, Jesus M. Palacios (film laburra)

  - ‘La Dama guerrera’, Ana Murugarren (film luzea)

  - ‘Pura vida’, Migueltxo Molina eta Pablo Iraburu (dokumentala)


  Otsailak 28

  - ‘Deus et machina’, Koldo Almandoz (film laburra)

  - ‘Operacion E’, Miguel Courtois Paternina (film luzea)

  - ‘En un país imaginado’, Josu Venero (dokumentala)


  Martxoak 1

  - ‘The wish fish’ (haurrentzako filma) 11.00etan

  - ´Monsters do not exist’, Paul Urkijo (film laburra)

  - ‘Blancanieves’, Pablo Berger (film luzea)

  - ‘Mariposas de Hierro’, Bertha Gaztelumendi (dokumentala)


  Martxoak 2

  - ‘Bajo la almohada’, Isabel Herguera (film laburra)

  - ‘La casa Emak Bakia’, Oskar Alegria (dokumentala)


Filmak ikusi ondoren, solasaldia egingo da filmeko ordezkariekin, eta amaitzeko, publikoak bere botoa emango du. Film luze eta labur onenaren sariak martxoaren 2an egingo den sari-banaketan emango dira ezagutzera.


Saioetako edozein ikusteko sarrerak saioa hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango dira Vital Kutxa Fundazioaren Gelan bertan, 3 euroan. Eroslea Kutxabankeko txartel baten titularra bada, berriz, sarrerak 2 euroko prezioan erosi ahal izango ditu.


Programazioa ikusteko sakatu Hemen



Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago