Gizarte etxeak eta kiroldegiak itxita egon daitezke, kontrol ofizialen eta atezainen greba dela eta

hirinet 2013ko otsailaren 21a

gizarte etxeak itxitaAzkenean, Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek grebari ekingo diote bihar eta horrek esan nahi du gizarte etxeak, kiroldegiak eta bestelako udal instalazioak itxita egon daitezkeela.

Udal langileek aurreko astelehenean hasi nahi zuten greba mugagabea baina “negoziatzeko nahia” ikusi zuten udal gobernuaren partetik eta bertan behera utzi zuten deialdia. Izan ere, negoziaketak PPk emandako “ultimatum” batekin amaitu zirela adierazi dute udal langileek eta gainera, euren aldarrikapenak jaso ez dituztela salatu dute.

Hiru dira udal langileek greba deialdia egiteko aurkeztu dituzten arrazoi garrantzitsuenak: enpleguaren defentsa, lan baldintzak mantentzea eta PPk proposatzen duen planaren aurka borrokatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago