Fracking ez Araba plataformaren eskaera Eusko Legebiltzarrean

hirinet 2013ko ots. 21a, 16:39

fracking-ez-araba-legebiltzFracking Ez Araba plataforma deituta, ehundaka pertsona elkartu dira Eusko Legebiltzarraren aurren, Legebiltzarreko Mahaiari frackingaren aurkako Herri Ekimen Legegilea (HEL) tramitera onar dezala eskatzeko xedez. Kontzentrazioaren baitan antzerkitxo bat egin dute eta hauek izan dira pertsonaiak: politikaria, lobbya, Super Coco eta urteko langilea frackinga egitekotan.

 

 

 

 

 

 

Horrez gain, honako testu hau irakurri dute Fracking Ez Araba plataformako kideek:


fracking ez araba legebiltzarreanHerri Ekimen Legegilea, herritarrok lege bat proposatu ahal izateko tresna omen da, eta beraz gizarte partehartzaile batean bizi garelakoan harro sentitu behar omen gara aukera hau izateagatik.

Fracking Ez Arabak tresna hau erabiltzea erabaki zuen eta hara! Erkidegoan eta estatuan oraintxe gobernuan dauden alderdiengatik ez da aurrera eraman!  Ze kasualitatea! Hasiera hasieratik geldiarazi dute proposamena sinadurak biltzeko prozesua baino lehen!

Guk Erkidego mailan, fracking teknikaren debekua eta gas ez konbentzionalaren erauzketaren erregulazioa bideratzeko legea eztabaidatzea proposatu genuen.

Baina, ez dute nahi izan eta lehenbailehen isilarazi nahi izan gaituzte.

Egoera zein den argi ikus daiteke, lehengai energetikoak agortzen ari dira eta lobbyak gosetuta daude eta gobernuek beraien esanetara daude.

Hemen gainera harreman estua du lobby nagusiak gobernuarekin, SHESA empresa publikoa baitan bait dago.

Gobernuaren erantzuna honako hau izan da: HELa isilarazi eta frackingak gaur egun ingurumen babesa bermatzen ez duela esan.  Baina frackingik ez badute nahi, zergatik ez dute behingoz debekatzen?

Baina ez gaituzte engainatuko, ikerketekin jarraitu nahi dutenaren estalpean denbora irabazi nahi dute beraientzako berdeagoa izango den teknika bat iritsi arte. Izan ere, helburua lehenago edo beranduago baliabide hauek ustiatzea da. Bestela nola  zein da gas ez konbentzionala ikertu beharraren arrazoia?

Eta azkenik, galdera garrantzitsuena,  nola ahalbidetuko duzue guzti hau herritarrok kontra baldin bagaude? Pasa den urrian egindako manifestazioan argi ikusi zen herriaren iritzia, orduan nola demontre egingo dute? Interes general moduan aurkeztuz?

Guzti honen atzean dagoena, gutxi batzuen interes ekonomikoak besterik ez dira. Zuen asmoak iruzurra besterik ez dira. Eta jakin dezazuen, nahiz eta ILP bidez ez izan, aurrean izango gaituzuela, informatzen jarraituko dugu eta adi egongo gara, herritarron ahotsa ozen entzun dadin.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago