Hirinet Kazetari Gazteak I.lehiaketa

hirinet 2013ko ots. 21a, 12:25

hirinet kazetari gazteak lehiaketa argazkiaHirinet atari digitalak 'Kazetari gazteak' lehiaketa antolatu du, Arabako gazteen artean kazetaritza-zaletasuna eta euskararen erabilera sustatzeko. Horretarako, parte-hartzaileek erreportaje bat egin beharko dute, Araban suertatu den gertakari baten berri emanez. Informazio iturri ezberdinak lantzea eta idazkera zuzena eta euskara egokia erabiltzea izango dira kontuan hartuko diren irizpide nagusiak.


Bi kategoria daude:

a. Idatzizko erreportajea

b. Bideo-erreportajea

 

 

PARTE-HARTZAILEAK

Lehiaketa Arabako 12 eta 18 urte bitarteko gazte guztiei zuzenduta dago.

Idatzizko erreportajea banaka egin behar da. Bideo-erreportajea, berriz, taldeka egin behar da eta talde bakoitzean gutxienez hiru eta gehienez bost parte-hartzaile egon daitezke.


GAIA

Erreportajearen gaia guztiz librea da, baldintza bakarra Araban jasotako gertakari baten ingurukoa izatea da.


SARIAK

Idatzizko erreportajea

1.saria: E-irakurgailua

2. saria: Disko sorta

Bideo-erreportajea

1.saria: Asteburuko txangoa

2. saria: Disko, liburu eta DVD sorta


Lan sarituak Hirinet atari digitalean argitaratuko dira.


IRIZPIDE NAGUSIAK

Idatzizko erreportajeek gutxienez 700 hitz eta gehienez 2.500 hitz izango dituzte eta DIN A-4 neurrian aurkeztuko dira ordenagailuz idatzita. Gainera, testua lagunduko duten argazkiak agertzea beharrezkoa izango da. Argazki hauek parte-hartzaileek egin behar dituzte eta gutxieneko erresoluzioa 150 ppp-koa izango da.

Bideo-erreportajearen luzera, gutxienez hiru minutukoa eta gehienez 10 minutukoa izango da. AVI edo mp4 formatuan entregatuko da CD edo DVD batean. Bideo-erreportajea posta elektronikoz bidaltzen bada, aldez aurretik, Youtubera edo Vimeora igo eta esteka bidali behar da.

Oharra: Irudietan agertzen diren pertsona guztien baimena izatea ezinbestekoa da, Hirinet-ek lan sarituak sarean argitaratzeko eskubidea izango duelako.

 

EPEA

Lanak bidaltzeko azken eguna: 2013ko Maiatzaren 3a


EPAIMAHAIA

Kazetaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute Epaimahaia eta bere erabakia apelaezina izango da. Balorazioa egiteko, informazio edukia, tratamendua eta euskara zuzena erabiltzea hartuko ditu kontuan. Epaimahaiak bere esku izango du aipamen berezia(k) egiteko aukera. Sariak hutsik utzi ahal izango ditu Epaimahaiak, baldin eta aurkeztutako lanek, bere iritzian, behar adina kalitaterik ez badute. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

 

NORA BIDALI

Lanak bidaltzeko bi modu daude:

  1. Posta elektronikoa: erredakzioa@hirinet.net
  1. Posta arrunta

GEU elkartea

Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxea (C eraikina, 1.1 bulegoa)

Panama kalea z/g

01012 Gasteiz


 

Hirinet Kazetari Gazteak I.lehiaketaren oinarriak PDF-an

 

hirinet kazetari gazteak lehiaketakartela

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago