Aurreiritziak errebindikatzen ditut

hirinet 2013ko ots. 21a, 08:56

Amaia Gartzia

Aurreiritziek babesten gaituzte, balantzaren erdian badaude. Aurreiritziak ditugu, saguak katuaren aurrean dituenak bezalaxe. Lehoia nor den baina zaila da jakiten. Eta balantzaren oreka mantentzen are zailagoa, batzuk alde bat aurreiritzi mordoaz pilatuta duten bitartean, besteek huts hutsik dutelarik, lagun hurkoarenganako maitasuna predikatzen dutelarik, lagun hurko hori etsaia izan arren. Berdin dio, polita da inolako aurreiritzirik ez izatea. Gizarteak onartutako aurreiritziak dituenak zoriontsu biziko da, uste horiek kuestionatzen dituen dohakabea ez bezala.

Batzuek balantza herdoiltzen utziko dute erosotasunagatik, eta bizitzaren bukaeran amaraunez josia izango dute. Beste batzuk geldiarazia. Eta badira ere balantza ordez zaldiko-maldikoa dutenak. Aste batean, orojaleak dira, hurrengoan begetariano, eta hurrengoan begano.


Egokitasun politikoak aurretik ezer pentsatu gabe egokitasun horrekin bat ez datorren iritziren bat adituz gero eskuak buru gainera eramatera egiten du jendea. Izaera aztertu ordez, azalean geratzera. Eta jende gehien biltzen eta erabiltzen duen korrontea da egun. Politikoki egokiak izan nahi duten pertsona asko dago egun, oso diplomatikoak, erlazio adeitsuak eta kordialak bultzatu nahi dituztenak eta azkenean hainbesteko adeitasun horrek kontrakoa baino ez du lortzen, lana oztopatu baino ez, eta lehen aipatu bezala, izaera hobetzeko lanean egon baino azalean, ezerezean gelditzea. Oso egokiak izango gara bai, baino ez dugu deus egingo. Oso egokiak izan gaitezke birziklapena bakoitzaren esku utzita, baino ez dugu ezer ere lortuko. Oso egokiak izango gara euskararen irakaskuntza derrigortu gabe, eta are gehiago derrigortu gabe, “euskal” eredua deitzen den horretan ikasi dutenei EGA oparitzen, baina ez dugu ezer ere ez lortuko. Oso gauza kuriosoa da egokitasun politikoa. Guk praktika dezagun tematu dira, baita lortu ere, baina guri atzetik ematen digute eta gainera ipurdia jartzen diegu. Etsaia biktimarekin konfunditzea lortzen ari dira.


Aurreiritzirik gabeko pertsonak bezala. Nola da posible? Egoerak baldintzatzen ez zaituela bezala onartzea da hori. Nireak aurre-iritziak, bere osotasunean, dira. Aurreiritziak egiten ditut, eta zein polita den betetzen direnean, arrazoia ematen didatelako. Aurreiritziak ditut, eta zein polita den erratzen naizenean, arrazoia ematen didatelako. Usteak erdia ustel, bai, baina erdia. Horregatik nik aurreiritziak errebindikatzen ditut.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago