Gasteizko korrikalari euskaldunak martxan

Euskararen Agenda 2013ko ots. 20a, 17:14

zapatilak4Gero eta gehiago dira korrika egitera irteten direnak Gasteizko kale, parke eta inguruetatik. Bakarka, taldeka, txakurrarekin... egin daiteke korrika. Eta nola ez, EUSKARAZ ere egin daiteke korrika!!! Gasteizko korrikalari euskaldunen talde bat sortu nahi dute bi lagunek aste behin elkartzeko.

Noiz? ASTEAZKENERO, 18.00etan (lehenengo hitzordua: OTSAILAren 27an)

Non? Cervantes Ibilbidean, ESTADIO FUNDAZIOAren ate aurrean

Zer? 50 minutuz (gutxi gorabehera), 6-8 km inguru, erritmo ertaina...

Informazio gehiago eta kontaktua: hemen

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago