Otsaila-martxoa

hirinet 2013ko ots. 20a, 12:19

aries

 

ARIESGARAI

Martxoak 21 – apirilak 21

.

“Batzutan erabakirik onena erabakirik ez hartzea da, eta hori ere erabaki bat da” (Mariano Raxoi, 2014ko otsailaren 14an). Bada: datozen asteetan, zure zalantzarik zailena zalantza egin edo zalantzarik ez egin zalantza egitea izango da.

 



taurus

 

 

TAUROGOITI

Apirilak 22 – maiatzak 21

Hemendik aurrera, sobrezko deskafeinatua eskatu ezazu. Ea PP-ko hainbat karguk bezala zuk ere zerbait aurkitzen duzun sobrean...!



 

 

gGemini.svg

 

GEMINIZKETA

Maiatzak 22 – ekainak 21

Agur. El duque em…Palma…do” (Mikel Urdangarin, 2003ko uztailaren 7an). Gasteiztarrik ospetsuenak horrela sinatu zuen infanten idazkariari idatzitako e-mail bat. Odol urdina baino, odol berde-lizuna du Urdangak (baita izenean ere :). Nork esango du orain gasteiztarrak hotzak garela eta gurekin ez dagoela txortan egiterik? Datozen hilabeteetan, zuk ere zure odolik “green”ena baliatuko duzu! (baina kontuz e-mailak sinatzerakoan...). 

Cancer.svg

 

KANTZERAUNDIARENA

Ekainak 22 – uztailak 22

Bada garaia Excell erabiltzen ikasten hasteko, ez da? Ala Bárcenas-en eredu traketsa jarraituko duzu kontuak egiteko? 

184px-Leo.svg

LEOPERURENA

Uztailak 23 – abuztuak 22

Ez galdetu. Zuk ez galdetu eta agian Jaguar bat aurkituko duzu garajean, Ana Mato Osasun Ministroak bezala. Ez galdetu, eta Luis Vuitton zorroa aurkituko duzu armairuan, Rita Barberák bezala, edo milioika euroko transferentziak kontu korrontean, Cristina Infantak bezala. Datozen asteetan, ez galdetu... eta zorte on!  

Virgo.svg

 

VIRGOYENA

Abuztuak 23 – irailak 23

 

Ez kezkatu 50 euro edaten badituzu datorren larunbatean. Gasteizko Blusa eta Nesken koadrilek Udalak emandako 65.000 euro edango dituzte jaietan, gutxi gora gora. 


Libra.svg

LIBRAZABAL

Irailak 23 – Urriak 22

Krisiari aurre egiteko, Txoroskopoak aholku bat ematen dizu, Librazabal izateagatik: asmatu ezazu hegoak dituen bizikleta bat edo ikusezina bihurtu daitekeen txirrindua bat, Gasteizko erdialdetik ezin izango garelako bizikletaz ibili...

214px-Scorpio.svg


 

ESKORPIOKORTABARRIA

Urriak 23 – azaroak 22

Negu honetan... bizitzarekin Txotx! egingo duzu. Positibo emango duzu bizimetroan... 


235px-Sagittarius.svg

 

SAGITONDO

Azaroak 23 – abenduak 22

Aita Santuak dimisioa aurkeztu du, baina datozen gabonetarako kontutan hartu beharreko zerbait jakinarazi digu: jaiotzan ez zegoen ez idirik ez astorik!!!! Zerbait erabaki beharko dugu Floridako jaiotzaren inguruan, ala zer? (P.D.: mito guztiak eroriko zaizkizu neguaren amaieran).  

246px-Capricorn.svg

 

KAPRIKORNITEGI

Abenduak 23 – urtarrilak 20

 

Hurrengo meteoritoa zure gainean eroriko da baina ez da asteroide edo kometa zatitxo bat izango, bizitzaren sorpresa sutsua baizik! Ez zaitez meteoritoaren bidetik kendu! 


350px-Aquarius.svg

 

AKUABARRI

Urtarilak 21 – otsailak 19

'

“Euskalmetek elur gutxi aurreikusten zuen”. Hori izan zen Javier Maroto Gasteizko alkateak elurtearen kudeaketaz galdetu ziotenean. Beraz, badakizu, hurrengo elurtean lanera bizpahiru ordu berandu iritsi eta formula magikoa erabili! “Euskalmetek elur gutxi aurreikusten zuen...”. 

189px-Pisces.svg

 

PISZIBURU

Otsailak 20 – Martxoak 20

Soilik hildako arrainek egiten dute igeri uraren norabide berean. Alemaniako atsotitza da, baina horrek ez du esan nahi alemaniarren norabide berean igeri egin behar dugunik, ez...?

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago