Aurre-matrikulazio kanpaina euskal hezkuntzan, 10 ikasletik 8 D ereduan

hirinet 2013ko ots. 19a, 13:08

matrikulazio-kanpainaAurre-matrikulazio kanpainan lortutako datuen arabera, familia gehienek D ereduan matrikulatu dituzte euren seme-alabak eta gero eta gutxiago dira B edo A eredua aukeratzen dutenak. Guztira, 2013-14 ikasturterako 18.312 haur matrikulatu dituzte 2 eta 3 urteko geletan, ikastetxe publiko zein pribatuetan eta ia 10 ikasletik 8k euskaraz egingo dituzte ikasketa guztiak (gaztelera salbu).

Horrez gain, familien %53,45ak eskola publikoa aukeratu duela azaldu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago