Alkatearen esanetan Gasteiz “erreferente” bihurtu da eta orain aukera horri etekina atera behar dio “baliabide ekonomiko, turistiko eta enpresarialetan”.
Webgunearen helbidea gazteleraz dagoen arren, vitoriagreencapitalenelmundo.com, edukia euskaraz ere badago, hala ere euskarazko bertsioan “San Sebastián” edo “Noáin” bezalako terminoak daude.
Mapa interaktibo bat da eta bertan “Gasteiz zein lekutan ezagutu nahi izan duten” eta gure hiriarekin duten harremana ikus daiteke.
Iturria: Gasteizen.com
Green Capital sariak munduan barrena izan duen ohiartzuna isladatzen duen mapa interaktiboa prestatu du Gasteizko Udalak. Green Capital urteak “318 aukera eman ditu munduan zehar ezaguna izateko” Javier Maroto alkatearen esanetan, izan ere Udalak emandako datuen arabera 198 ordezkaritza etorri dira Euskal Herritik zein nazioartetik eta Udalaren ordezkariak beste 120 hiritan izan dira Gasteizek ingurugiro arloan bultzatzen dituen politikak azaltzeko.