Egoerak muturreraino eramanda, umorezko antzezlan honek Markos eta Matilde pisukideen balentriak taularatzen ditu.
Noiz? Otsailaren 20an, asteazkenean, 19.00etan
Non? Beñat Etxepare antzokian
Sarrera: DOAN. Jaso gonbidapenak AEKren euskaltegietan edo antzokian bertan.
Korrika Kulturala programazioak ’Pisukideak’ antzezlana eskainiko du. Markos idazlea da. Apur bat frustratuta dago. Ordenagailu eramangarri batean idazten du eta, askotan, idatzi ostean, “desea guardarloscambiosrealizados?” galderari “No” erantzuten dio. Matilde aktorea da. Porrot egin du. Denbora eta ahalegina eskaintzen dizkio lanbideari, baina ia ez du kobratzeko lanik lortzen. Markosek, bere utzikeria dela eta, ernegatu egiten du.