Ipuin lehiaketa Aramaion

hirinet 2013ko ots. 18a, 18:02

ipuin lehiaketa txirritolaTxirritola euskara elkarteak ireki du urteroko ipuin lehiaketan izena emateko epea. Irakurzaletasuna bultzatzea du helburu ekimenak, batez ere gaztetxoenen artean. Lehiaketan Aramaion bizi edo ikasten duen edonork har dezake parte eta ipuinak euskaraz eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Gaia librea izango da; honakoa da baloratuko dutena: euskaraz zuzen idaztea –batuan zein euskalkian– eta orijinaltasuna.

Ipuinak aurkezteko azken eguna: martxoaren 15ean

Non? Aramaioko udal-liburutegian

 

Oinarriak HEMEN

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago