Oporrak bakean, udan ume sahararrak hartzeko programa

hirinet 2013ko ots. 15a, 14:00

udan-saharar-ume-bat-hartzeAfanis ume sahararrak hartzeko familien elkarteak ‘Oporrak bakean’ ekimena abian jarri du aurten ere eta hori dela bide, 8 eta 12 urte bitarteko 51 ume saharar udako bi hilabeteak Araban pasatzea lortu nahi du.

Urtean bi hilabetez baldin bada, adin-tarte garrantzitsu horretan dauden haur horiek Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetatik irten daitezen lortu nahi du Afanis elkarteak, elikadura egokia izan dezaten, osasun azterketak egin diezazkieten, finean, urteari osasun egoera onean aurre egin diezaioten.

 

Programa hau kudeatzen duen Afanis elkarteak bidaiaren gastuak zein beharrezkoak diren tramite guztiak bere gain hartzen ditu.

Informazio gehiago: HEMEN

Argibide gehiago:  945 27 70 45 / 650 13 40 11

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago