Euskararen erabilera Gasteizko udal zentroetan, 39tik soilik 5etan bermatuta dago euskarazko artapena

hirinet 2013ko otsailaren 14a

39-udal-zentroetatik-soilikHerritarrak artatzeko udal langileen mugikortasun planaren arabera, 39 udal zentroetatik soilik 5etan euskarazko artapena bermatuko dela salatu du Bildu udal taldeak. “Dokumentuaren arabera, elebitasuna bakarrik bermatuko da berariazko mikroplanak dauzkaten Ibaiondo, Pilare eta San Andres gizarte-etxeetan, Arriagakoan eta Ariznabarrako kiroldegian. Mugikortasun planeko 147 lanpostuetatik soilik 36k (% 24k) daukate euren hizkuntza eskakizunean derrigorrezko data, hots, lanpostuen % 76k ez dute bermatzen herritarrak euskaraz artatzea”, azaldu du udal taldeak.

Itziar Amestoy zinegotziak esan duenez, dokumentu hau ”gasteiztarron eskubideen kontrako eraso zuzena da, udalarekin euskaraz egiteko eskubidea daukagulako eta, horrenbestez, zerbitzuaren kalitatearen murrizketa argia da. Arazo larria da, izan ere, hasieratik herritarron hizkuntza eskubideak bermatzen ez direlako”.

Horrez gain, Musiketxea edota Beti Jai frontoietan bezalako lekuetan euskaraz artatu dezakeen inor ez egotea salatu du udal taldeak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago