Gizarte etxeak eta kiroldegiak itxita, Udalaren kontrol ofizialen eta atezainen greba dela eta

hirinet 2013ko otsailaren 14a

gizartea-etxeak-eta-kiroldeGasteizko Udalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek greba egingo dute astelehenetik aurrera. Modu honetan, udalaren kiroldegiak, gizarte etxeak zein eraikin publikoak itxita gera daitezke.

Langileek Hiritarren arretarako plan berria ezartzerakoan Udal Gobernuaren “inposaketa” salatu dute, besteak beste, Udalak egutegia eta leku aldatzeak inposatu dizkietelako. Plana “udal gobernua asetzera” bideratuta dagoela uste dute eta langile interinoak kaleratzearekin “mehatxatzen” dituztela adierazi dute. Enpresa batzordeak argitu bezala, egutegi berriekin lan baldintzek txarrera egin dute eta langile batzuk (lanpostu berean 20 urte egon ostean) lekuz aldatzera behartu dituzte. Horrez gain, hiritarren arretarako langileei administratibo lanak egitea eskatzen zaie (kategoria honetan sartuta egon gabe).

Aipatutako plan honek ere 010eko langileek aurrera eraman zuten 67 eguneko greba eragin zuen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago