Mozorro lehiaketa!

hirinet 2013ko ots. 6a, 13:09

MOZORRO LEHIAKETA BANNERInauteriak direla eta, ‘Mozorro lehiaketa’ antolatu du Hirinet-ek. Jantzi mozorroak eta bidal iezazkiguzue zuen argazkiak!!!  Ondoren, bozketa herrikoi baten bidez mozorro dibertigarriena aukeratuko duzue!! Saria Mendiaxpe landetxean bi pertsonentzako  egonaldia izango da. Gainera, parte-hartzaile guztion artean Hell Doradon ospatuko den Korrika Jaialdirako bost sarrera zozketatuko ditugu.

 

Sariak

 

mendiaxpe landetxea

- Mozorro onenaren saria: Araiako Mendiaxpe landetxean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia eta gosariak

 

- Parte-hartzaile guztien arteko zozketa: Martxoaren 1ean Hell Doradon ospatuko den Korrika Jaialdirako bost sarrera; Zarama, Balerdi Balerdi eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak ikusteko.

 

 

 

 


Parte hartu nahi duzuen guztiok 5 mega baino gutxiagoko argazkiak bidali beharko dituzue erredakzioa@hirinet.net helbidera, mezuan izen eta abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.


Argazkiak bidaltzeko azken eguna: Otsailaren 17an


Mozorroak bozkatzeko epea: Otsailaren 18tik 27ra bitartean

 



 

Laguntzaileak

 

korrikakulturala_logoa (2)mendiaxpe landetxea


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago