Salhaketak adierazi bezala, “jarrera hau, indultuak administrazioaren tresna bezala, aitorpen funtzio bat eduki behar du non zigorraren betearazpenak, ez-betearazpenak baino kalte pertsonal nahiz sozial handiagoa eragiten duenaren gure uste sendoan oinarriturik hartzen dugu. Ulertzen dugu gainera, indultuak alderdi pedagogiko indartsu bat duela, gizarteari egoera zehatzen eta kasuistika pertsonalen ulerkortasuna erakusteko. Honelako ezer ez da gertatzen Langraitzeko Espetxearen Segurtasun Zuzendariorde ohiaren kasuan, zeinak eginak ez onartzeaz gain, ez die barkamena eskatu biktimei ezta konpromiso publikorik hartu kondenatua izan zeneko ekintzak ez errepikatzeko ere. Gainera pertsona hau presondegian inoiz ez denez sartu, indultua bere espetxe-funtzionari lanpostura berreransteko eskatzen ari da. Ezin dugu egoera hau onartu, emakume presoen zaindari moduan jardun denean onartezinezko jarrera matxistak eta boterearen abusua mantentzeko bere karguaz abusatu duelako, frogatuta izan delako. Ezin dugu sekula onartu horrelako egoerarik, pertsona hau espetxe-funtzionari gisa berriz ere ez jardutea hau bermatzeko modu bakarra delarik”.
Azkenik, pertsona presoen eta bere eskubideen defentsan lan egiten duen elkartea izaki indultuaren kontzeptua defendatzen duela adierazi du, horregatik Langraitzeko Espetxearen Segurtasun Zuzendariorde ohia bezalako pertsonei ematea, beste kasu bortitzagoetan eta zuzentasunekoetan egiten ez denean, indultu irudia beraren kontrako atentatua dela pentsatzen dute..