'Pink Saris' filma

hirinet 2013ko ots. 1a, 13:39

pink saris gasteizOtsailaren 12an, Pink Saris Kim Longinotto dokumentalista britainiar azpimarragarriaren azken pelikula ikusteko aukera izango dugu. 

“Nesken bizitza latza da… Emakumeen bizitza oso latza da”, dio Sampat Palek, lan honen protagonistak. Sampat, oso gazte zenean, ezkontzera behartu zuten, beste asko bezala, eta senarraren familiaren tratu txarrak eta esplotazioa pairatu behar izan zituen. Haiengandik ihes egin zuen, eta orain urteak daramatza emakumeen eskubideen alde borrokatzen, Uttar Pradesh eskualdean, Indiako iparraldean.

Rekha, berriz, hamalau urteko neska bat da, “ukiezina”. Gizon batek haurdun utzi zuen, baina haren familiak ez zien ezkontzen utzi, hain zuzen ere kasta baxuenekoa delako.

Eta, azkenik, Renu hamabost urteko neska bat da, senarrak bere senideen etxean abandonatu zuen, eta haien tratu txarrak eta erasoak pairatu ditu.

 


Jatorrizko izenburua: Pink Saris

Zuzendaria: Kim Longinotto

Urtea: 2010

Herrialdea: Erresuma Batua – India

Iraupena: 96 min.


NOIZ: otsailaren 12an, 19:00etan

NON: Montehermoson

Sarrera doan (aretoko toki guztiak bete arte)

Jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin.


Egilea: Regi Larrucea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago