- Bertso-saioa ikasle eta irakasle ohien eskutik. OTSAILAren 5ean, asteartean, 19.00etan Artium museoan (Juan Mari Juaristi, Xabi Rico, Felipe Zelaieta, Iñaki Viñaspre, Jon Ruiz de Pinedo, Uxue Ruiz de Arkaute eta Maialen Saez de Okariz)
- Asier Serrano eta Antxon Sarasua "Hoteleko kantu eta kontuak" eta Borja Estankona. Kontzertuak. OTSAILAren 6an, asteazkenean, 19.00etan, Artium museoan
- Bernardo Atxagaren hitzaldia "Harri batean aurrean". OTSAILAren 7an, ostegunean, 19.00etan Artium museoan
Informazio gehiago: hemen
Eskola publikoan irakas-maila ertainean ikasketak euskaraz burutu ahal izatearen alde hainbat euskaltzalek egin zuten aldarrikapenaren ondorioz, 1.988/89 ikasturtean, Koldo Mitxelena institutua abian jarri zen, Arabako D ereduko lehenengo institutu publikoa bihurtuz. Institutuaren 25. urteurrena ospatuko dute aurten hainbat ekitaldirekin.