Ese idioma tan raro

hirinet 2013ko urt. 30a, 13:52

udaltzaingoak gasteizenAtzo irakurri nuen, DNAn, udaltzainek herritarren aurrean nola jokatu behar duten azaltzen duen zirkular bat prestatu duela Gasteizko Udalak. Hizkuntzari buruzko aipamen interesgarri bat ageri da:

"Cuando alguien requiera ser atendido en euskera se buscará a alguien que conozca este idioma, se le informará de cuánto se va a tardar y se le ofrecerá la posibilidad de poner una denuncia si no puede dirigirse a la autoridad en uno de los dos idiomas oficiales de la CAV."

Adeitasunaren izenean eginiko jarraibidea dirudi, ez balu inplizituki berekin aurresuposamendu latz bat: oso-oso zaila dela kalean euskaraz dakien udaltzain batekin topo egitea.

Kontxo, Javi (Maroto)! Ez da oso aholku egokia herritarrak euskaraz egitera animatzeko…

–Egun on, agente. Larrialdi bat daukat…

–Espere, espere, que aviso a la central.

–(???)

–Si. Me dicen que hay un agente que entiende euskera en la calle Txistulari. Estará aquí en veinte minutos. Y, de todas maneras, si usted lo desea me puede poner una denuncia ahora mismo.

–Ein?!

 

Egilea: Martin Rezola

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago