Gau-bela saharar preso politikoen alde

hirinet 2013ko urt. 30a, 11:26

GAU-BELA SAHARAR PRESO POLITIKOEN ALDEDatorren ostegunean, urtarrilak 31, arratsaldeko 19.00etatik 20.30era Amabirjina Zuriaren plazan gau-bela izango dugu. Bertan espero zaituztegu, eskuan argizari bat duzuela.

Ekintza horrekin salatu nahi dugu Gdeim Izik, Duintasunaren kanpamentua, eraitsi ondoren atxilotu zituzten pertsonen kontrako epaiketa, otsailaren 1erako deitua baitago.

Pertsona horiek modu erabat arbitrarioan atxilotu zituzten eta dagoeneko bi urte baino gehiago egin dute kartzelan, beren oinarrizko eskubideak lazki urratu dituztelarik. Gainera, epaimahai militarrak epaituko ditu eta horrek are larriagoa bihurtzen du pairatzen duten defentsa-gabezia egoera.

Berriro adierazi nahi dugu Marokoko Erregetzak behin eta berriz urratzen dituela giza eskubideen nazioarteko hitzarmenak eta pertsonen duintasunarekiko errespetua adierazten duten printzipiorik oinarrizkoenak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago