Maider Unda, Eli Pinedo eta Patricia Elorza, pregoilariak

hirinet 2013ko urt. 30a, 10:16

pregoilariakIazko Londresko Olinpiar Jokoetan dominak lortu zituzten Maider Unda borrokalaria eta Eli Pinedo zein Patricia Elorza eskubaloilariak izango dira aurtengo San Prudentzio jaietako pregoilariak.


Maider Unda, Oletako borrokalariak brontzezko domina lortu zuen Londresen eta 5. tokia erdietsi zuen 2008ko Beijingo Jokoetan. Eli Pinedo (Amurrio) eta Patricia Elorza (Gasteiz) Espainiako selekzioarekin aritu ziren Londresen eta brontzezko dominarekin itzuli ziren Euskal Herrira.

Hori dela eta, aurten pregoia irakurtzeko arduradunak izango dira. Hitzordua apirilaren 23an izango da Gasteizko Printzipal Antzokian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide