Errioxaldea.com, Arabako Errioxako euskarazko webgune berria

hirinet 2013ko urt. 30a, 09:50

errioxaldeaArabako Errioxako euskaltzaleek errioxaldea.com euskarazko webgunea sortu dute. Horrela, beste pauso bat eman dute euskararen normalizazioan Arabako kuadrilla honetan, non 11.000 biztanletatik mila bat dira euskaldunak eta beste mila bat ia-euskaldunak.

Errioxaldea.com informazio orokorreko ataria da, eta "gorpuzte" bidean dela esan dute sustatzaileek. Hurrengo asteetan joango dira eskualdeko udalei eta eragileei egitasmoaren berri ematen. "Gure hizkuntzaren normalizazioari bultzada bat eman nahi diogu webgunearekin, eta euskaldunen informazio topagune ere izan nahi atariak", dio Josu Olanok. Arabar Errioxan Arabako Errioxako Euskaltzaleek taldea eta Euskara Zerbitzua badira, eta egon badago euskarari buruzko txokorik interneten, ez ordea, informazio orokorreko sareko ataririk.


Albisteak, ekintzaz betetako agenda, argazkiak eta bideoak osatzen dute euskarazko webgune berri honen eskaintza. Ongi etorri Errioxaldea.com!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago