'Publikoari gorroto' antzezlana

hirinet 2013ko urt. 25a, 12:33

publikoari-gorrotoMuseoetako erlikia zaharrak bezala: hautsez beteta urte osoan, eta urtean behin, lizundu ez dadin edo, begi bistan jarri. Horregatik bultzatzen dute hainbeste telebista, horregatik gara gero eta gehiago telebistaren menpe dagoen gizartea; egunetik egunera murriztuz doa gure eritzi kritikorako gaitasuna eta joera.

1985an idatzi zituen Xabier Mendigurenen hitz hauek ‘Publikoari gorroto’ antzezlanaren baitan, erakusten digute gizartea apenas aldatu dela,  kulturak horrela jarraitzen duela, museotako erlikia zaharrak bezala. Alegia, badirela Publikoari gorrotatzen jarraitzeko arrazoiak. Aktore bat, bi ikusle eta oihal gorria. Pixkanaka iluntzen doan hausnarketa, dezente baina.

Aktorearen paperean jartzen ahalbidetzen duen obra da, publiko negargarri batean aurrean, bi ikusle eskasekin, aktoreak ikusgarria izan daitekeen zer egin dezakeen galdetuta, haietaz baliatu egingo da, literalki, gauza teatral bat lortzeko.

Euskarazko antzezlan honekin irabazi zuen Xabier Mendigurenek Euskaltzaindiak eta Bizkaiko Aurrezki Kutxak antolatutako 1986ko ‘Toribio Altzaga’ saria. Artaud-en eragina onartu zuen orduan ankerkeria eta ironiarekin teatroaz hitz egiten duen teatro honetan.

Publikoa antzerkiaren parte ere badela jakinarazten iaioa dugu Ander Lipus aktore bizkaitarra. Horregatik, bi ikusle horiekin interaktuatzen doan aktorearen papera berarentzat pentsatua izan zela irudi dezake. Eta aktore markinarrak berak ere hala pentsatu duela dirudi Lipusek berak sortutako Huts Teatroak taularatu baitu Publikoari gorroto, bere ekimenez. Halere, erregistro erabat ezberdinean aurkituko du ikusleak aktore bizkaitarra.  Lipus gain, Miren Tirapu eta Iñaki Ziarrusta dira elenkoa betetzen duten aktoreak, hirurak Manex Fuchs baxenafarraren zuzendaritzapean. Joan den azarotik dabiltza taula gainean aurkezten, eta hurrengo hilabetean iritsiko zaizkigu Arabako lautadara. Orain arte paper atsegin eta dibertigarrietan ikusi dugun aktore markinarra erregistro horretatik atera nahi ez duten publikoarentzako ez gomendagarria, badakizue, Publikoari gorroto. Gorrotatzen uzteko gonbita onartuko duzu?


Non: Aguraingo Harresi aretoan.

Noiz: Otsailaren 2an

Prezioa: 9 euro

 

Informazio gehiago HEMEN

 

 

Egilea: Amaia Gartzia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago