Izaki Gardena, kontzertuan

Euskararen Agenda 2013ko urt. 24a, 08:58

izaki_gardena_kartelaJon Basaguren Izaki Gardena da. Apaingarririk gabe, gitarra eskuan, ahotsa da nagusi. Euskarazko abesti gardenak akustikoan.

Noiz? URTARRILAren 29an, asteartean, 20.30ean

Non? PARRAL tabernan

Informazio gehiago: www.izakigardenak.com

 

Akatu taldean hasi zuen musika ibilbidea Jon Basagurenek. Joseba Baleztenarekin country-umore  bikotea psatu zuen gero,  Jonnhy & Joshep, hain zuzen ere. 2012. urtean bere abestiei forma emateko Izaki Gardenak taldea sortu zuen Joseba Baleztena, Libe Garcia de Cortázar, Eneko Leza eta Iker Fernandezekin batera. Elkarrekin bost abestiz osatutako "Itsasargiak" diskoa (Oihuka) grabatu zuten Iñaki Llarenaren estudioan. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago