EURITEA
Goizeko euri artean
kitarra eta zira,
Imanolek Malkoak
-dio- euri balira;
gure bazterrak lanbro,
lau teilatu dira...
euripean jarrita,
a ze kantu-jira!
denok kanta ditzagun
putzuei begira.
Juanmari Juaristi
Doinua: Agur sagar beltzaran
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.