Euskaltasunean lagun… Jesus Valencia eta Karmele Anaut

hirinet 2013ko urtarrilaren 22a

jesus-eta-karmeleNafarroatik Gasteizera 1982an egin zuten jauzi Karmele Anautek eta Jesus Valenciak. Lan bila etorri ziren gure protagonistak, baita topatu ere. Orain, poz-pozik bizi dira bere erretiroaz disfrutatzen. Mintzalagun egitasmoan hiru urte daramatzate eta, betiko moduan, astearteroko hitzorduetara ez dute hutsik egiten.

Noiz eta nola ikasi zenuten euskara?

Orain dela urte asko hasi ginen euskara ikasten. Saiakera eta prozesu ezberdinak egin genuen. Horretan gabiltza oraindik, argi daukagulako euskararen nibela eten gabe hobetu behar dugula.


Noiz hasi zineten MIntzalagunean, zergatik?

Oker ez ba gaude, orain dela hiru urte hasi ginen Mintzalagunean parte hartzen. Arrazoiak? Partaidea zen lagun bikote batek gonbidatu gintuztelako eta gure euskalduntze prozesuarentzat lagungarria izango zela pensatu genuelako.


Zer egiten duzue zuen taldean elkartzen zaretenean?

Topo egiten dugunean, elkar agurtzen dugu taldearen giroa oso atsegina eta erosoa delako. Orokorrean, edozein gaiari buruz hitz egiten dugu konfidantza eta erraztasun handiz. Bitartean, trago edo kafetxoren bat hartzen dugu.


Zuen Mintzalagun kideen inguruan...

Komentatu dugun bezala, gure arteko giroa oso erosoa da. Urteak aurrera, batzuek taldea utzi egin zuten, baina beste batzuk etorri dira. Joan zirenen artean, oso lagun atseginak zeuden. Baina etorri berri direnak ere oso atseginak dira.


Gasteiz gero eta euskaldunagoa dela esan daiteke? Non entzuten da gehiago euskara?

Baietz uste dugu; hiriburua gero eta euskaldunagoa da. Askotan entzuten dugu gurasoak bere seme-alaba txikiekin euskaraz mintzatzen. Horrek esan nahi du gurasoak zein seme-alabak euskaldunak direla. Eta hori, benetan pozgarria da.


Oporrak non eta zertarako?

Posible bada, itsaso ondoan. Asko gustatzen zaigu kresala arnastea eta uretan igeri egitea.


Liburu bat?

La ternura de los pueblos: Euskal Herria internacionalista.


Film bat?

‘Gazta zati bat’ eta ‘Barrura begiratzeko leihoak’.


Zein ekintza kulturalean parte hartu duzue azkenaldian?

Gasteizko Kantuz-Kantuzean eta erakunde horrek sortzen dituen ekitaldietan.


Gasteizko txoko bat, zergatik? 

Alde Zaharra, oraindik mantentzen duen giroagatik.


Euskaraz bizi daiteke Gasteizen?

Gero eta gehiago baina oraindik, leku askotan hori ez dugu posible ikusten. Hala ere, – eta denboraren poderioz- uste dugu baietz, posible izango dela. Eta ahal dugun heinean, helburu hau bultzatzen saiatuko gara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago