Denborarekin eta forma hartzen joan ahala, saxofoia, beste bertsolari bat eta banjoa gehitu zitzaizkien. Gasteiz inguruko 8 lagunek osatzen dute taldea eta askotan gertatu ez bezala, euren artean ere badago adin ezberdintasuna. Aniztasun horrek ere kolore berezia ematen dio.Doinuak eta saioaren egitura aurretik adosten dituzte, baina hitzak bat-batekoak dira. Bertsotan ez bezala, doinuen tonoa eta erritmoa jarraitu beharra daukate. Eta publikoarentzat, bertsozalea izan gabe ere, emanaldi freskoa eta bizia da. Inprobisazioa garagardo bitsetan.
Taldekideak:
Bertsolariak: Manex Agirre, Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal
Musikariak: Jorge Lauzurika (Gitarra), Gorka Etxebarria (Bateria), "Jere" (Akordeoia), Jon Aranburu (Banjoa/buzukia...) eta Mikel Irusta (Saxofoia).
Non? PARRAL tabernan
Noiz? Urtarrilaren 22an, asteartean, 20.30ean
Bertso-tabern 2011ko udaberrian sortutako proiektu bat da, bertsoaren bat-batekotasuna eta irlandatik edandako doinu bizien freskotasuna nahastuta. Hasiera batean, kamaradak erreklutatzen hasi ziren. Akordeoia, bateria eta gitarra eduki arte musikarien bandoan.