Euskal Herriko eta Arrasateko palindromo onenak sarituko ditu lehiaketak. Euskal Herriko palindromo onenarentzat, Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo/sagardotegiak oparitutako bi lagunentzako sagardo afaria, logela eta gosaria. Arrasateko onenak aldiz Txondorra erretegiak oparitutako bi lagunentzako afaria irabaziko du.
PALINDROMOA: Aurretik atzera, naiz atzetik aurrera, berdin irakurtzen den hitza edo esaldia.
Otsailaren 15a izango da palindromoak bidaltzeko azken eguna eta martxoaren 1ean emango dira jakitera irabazleak.
Diotenez, euskarazko palindromoen lehenengo lehiaketa Ebaristo Bustintza "Kirikiño" idazleak antolatu zuen 1923ko abenduan Euzkadi egunkariaren orrietatik. Bi hilabetetan 150 palindromo baino gehiago jaso zituzten erredakzioan.