KaleratzeakStop Araba plataformak kontzentrazioa deitu du gaurko etxe kaleratzea geldiarazteko

hirinet 2013ko urtarrilaren 11

kaleratzeakKaleratzeakStop Araba plataformak kontzentrazioa deitu du gaurko, 11:30etan Gasteizko Vascongadas enparantzan, etxe kaleratzea geldiarazteko. Elkarteak adierazi bezala, Kutxabank-ek etxe kaleratze berria egingo du gaur, urtarrilak 11, Aranbizkarra auzoan kokatuta dagoen etxean, hain zuzen. Plataforma bitartekari lana betetzen ari da eta irtenbidea bilatzeko negoziazioak aurrera eraman ditu, baina momentuz, ez du erantzunik jaso.

Auzi honetarako zorra barkatzea eta hurrengo bost urteotan etxebizitzan jarraitzea alokailu sozialean eskatu dute. Erakundeak ez baditu aipatutako eskaerak betetzen, etxegabetzea gaur bertan gauzatuko da.

Egoera honen aurrean, elkarteak Kutxabank-en jarrera gogor kritikatu du, etxegabetze prozesu guztiak bertan behera utziko zituela adierazi arren, praktika honekin aurrera jarraitu duelako. Izan ere, gaurko programatuta dagoen etxe kaleratzea ez da prozesuan dagoen bakarra.

 

Informazio gehiago HEMEN

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago