“Milaka kilometrotara urrunduta egon arren, berotasuna gure senideengana iristea lortzen dugu”

hirinet 2013ko urt. 10a, 10:14

aracelilopezelkarrizketaHerrira mugimenduak urtarrilaren 12rako antolatu duen Herri Mobilizazio Orokorraren atarian, preso dagoen Unai Lopez de Ocarizen ama den Araceli Lopezekin hitz egin du Hirinet-et.

Zergatik da zuretzat garrantzitsua larunbateko manifestazioa?

Gure senideekin, beraien ondoan gaudela erakusten dugulako manifestaldi horretan. Gure eta beraien eskubideen bermea eskatzen dugulako ozen eta aho batez. Gure senideak (nire kasuan nire semea), etxean izan nahi horrekin bat egiten duen hainbeste jende ikusteak, betetzen nauelako...

Bilboko manifestazioak erakusten digu senideez gain, aldarrikapen hori askoz zabalagoa dela. Argi adierazi nahiko nuke beraien eskubideak onartuak izan arte, ez dugula etsiko eta ez ditugula bakarrik utziko!!



Zer sentitzen duzu milaka lagunen berotasuna hain gertu ikustean?

Sentimenduak azal azalean izaten ditugu senide eta gertukook egun horretan. Beti emozionatu egiten naiz, eta malkoren bat edo beste ihes egiten dit Bilboko kaleak ibiltzen ditugunean, eta aitortu behar dut ez naizela bereziki nergar egitekoa...  Oso egun berezia izaten da  senideontzat. Ez da erraz azaltzea izaten dugun sentsazioa... Senide izateak, batzen gaituen horrek, gure artean ditugun lotura edo "hari" bereziak are nabariagoak eta are eta sendoagoak bilakatzen ditugu egun horretan.

Milaka pertsonen berotasun horrek ere, Bilbon egongo garen arren,  ehundaka eta milaka kilometrotara urrunduak dauden gure senideengana iristea lortzen dugula uste dut. Haientzat kalean dagoen giroa somatzea ezinbestekoa dela iruditzen baitzait...

 

Egilea: Zuriñe Etxeberria

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide